Elizondoko Gaztetxearen hitzarmena

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 8a

Elizondoko Herriko Etxea gazteei uzteko hitzarmen-agiria sinatu gabe segitzen du, azken hiru batzarretan eztabaidatu den arren. Gazteek joan den uztailetik erabiltzen dute etxea, horretarako batzarrearen baimena izan baitzuten, baina orain baldintzak adostea eta paper gainean ezartzea falta da. Dagoeneko arduradun bat izendatu dute gazteek, baina bertze zenbait punturekin ez daude ados. Herriak proposamen bat aurkeztu zuen eta gazteek bertze alternatiba bat ekarri dute. Orai, biltzekotan eta agiria adostekotan gelditu dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun