Maiatzaren 3ko lehiaketa batean Bretaina Handiko Somerset herrian askatutako globo bat topatu zuen azaroan Arraiozko Larrazu mendian herriko gazte batek. Bueltatzen duenarentzat 5 librako saria dago, baina epea maiatzaren 18an akitu zen. Dena den, igortzeko asmoa dauka topatu duenak, jakin dezaten globoa noraino ailegatu zen.