Elbeteko bizilagun batzuk Santa Barbara eguna ospatu zuten abenduaren 4an, Amezti mendi magalean dagoen izen bereko baselizan. Garai batean igeltsero eta harginen eguna izaten zen, baita artillero eta meatzariena. Abenduaren 4an meza eman zuen Javier Azpiroz apezak eta ondotik hameketakoa izan zuten bertaratu zirenek. Santa Barbara baseliza egoera onean dago, nahiz eta duela urte batzuk ezkila ebatsi zuten.