Xorroxin irratia eta Dindaia fundazioaren eskutik, bertako euskarazko argitalpen berriaeskuratu dugu: Baztango Ipuinak. 27 ipuin argitaratu dira, bi modutan: idatzian eta ahozkoan (Cd batean). Lan honen arduraduna Paskual Rekalde amaiurtarra izan da; ahotsak bildu, grabatu, editatu… Berroetako Fermin Gartxitorenak egin ditu eta marrazkiak Josetxo Apezetxeaerratzuarrak. Liburua osatzerakoan hiru iturri erabili dira: Azkueren Euskalerriaren Yakintza; Nafarroako Gobernuak eta Balleko Etxeak argitaratutako Baztan solasean. Ahozko tradizioaren bilduma eta Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak ateratako Baztango mintzoa: gramatika eta hiztegia. Paskualek erran bezala, «espero dugu etorkizunean lan honek edo halatsukoek argia ikustea Baztango euskararen edo kulturaren onerako. Halabiz!». 10 eurotan Axular, Nafarpress, Oskorri eta Fantxiken.