Eguberrietan urtero egiten duten bezala, Xabier Santxotenak eta Teresa Lafraguak jaiotzei buruzko Misterios del Mundo izeneko erakusketa ireki dute Arizkungo Bozate auzoan duten Gorrienea museoan. Urtarrilaren 13a bitarte egonen da zabalik, larunbat eta igandetan. Larunbatetan, 11:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era; igandetan, berriz, 11:00etatik 14:00etara. Azken 9-10 urteotan klasikoa bihurtu da, eta urtetik urtera zabaltzen ari den erakusketa honetan, aurten 174 jaiotza bildu dituzte, bakoitza bere herrialdeko berezitasunekin. Hasieran bilduma partikular moduan sortu zena, haundituz joan da jendearen ekarpenekin. Zituztenak erakusten hasi baziren, bilduma laster garatu zen haien bidaietatik ekarritakoekin eta lagunek oparitutakoekin. Peru, Argentina, Txile, Kuba, Guatemala, Brasil, New Orleanas, Ekuador, Egipto, Maroko, Venezia, Sidney, Hong Kong, India, Tailandia, Portugal, Eskozia, Segovia, Mallorka... hainbat dira ikusgai paratutako jaiotzen jatorriak. Eta bertakorik ere ez da falta, argakizan ageri den horixe da, hain zuzen, Euskal Herriko bat, kasu honetan kosta aldekoa..