Elbeteko Fermin Zugarramurdi Irisarri hilik agertu zen hilabete bat bahitua egon ondoren, Mexikon. Familiak negoziazioak akitutzat eman zituenean, bere bila joandakoan bere gorpua hilik harrapatu zuen. Orain kasua ikertzaileen esku dago.
Ferminek 72 urte zituen, ezkondua zegoen eta lau seme-alabaren aita zen. Elbeteko antzinako zentral elektrikoaren eraikinean sortua zen, baina duela 50 bat urte Mexikora joan zen okindegiaren sektorean lan egiteko eta han bizi zen familiarekin.