0 eta 3 urte bitarteko haurrentzako eskola egiteko dirulaguntza emanen du Gobernuak

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 2a

Baztango Udalak 324.992 euroko laguntza hartuko du

Elizondoko San Francisco Javier ikastetxearen ondoan eraikitzen ari diren 0 eta 3 urtekoentzako Haur Eskolaren egoitzak dirulaguntza jasoko du. Nafarroako Gobernuak 3.675.501 euro ematea onartu du Nafarroako 13 ikastetxetan obrak finantzatzeko, eta horietatik 324.992 euro Baztanera bideratuko dira.

Inguruan dagoen eskaera kopurua haundituz doa eta baldintza egokietan dagoen zentro baten beharrean zegoenez, Nafarroako Gobernuko laguntzarik gabe, Udalak lanei ekin zion. Orain,ordea, laguntza hartuko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun