Javier Iturria gartzaindarrak ‘Sormarí viva’ bere bigarren lana kaleratu du

TTIPI TTAPA 2007ko abenduaren 20a

Javier Iturriaren bigarren eleberria da “Sormarí viva”. TTIPI TTAPA

Duela bortz urte Down Sindromeari buruzko bere lehen eleberria idatzi zuen Gartzaingo Bentazaharrean sortu eta gaur egun Donostuan bidi den Javier Iturriak. Arrakasta haundiko nobela izan zen. Oraingo hau, “Sormarí viva” izeneko lana bere bigarren nobela da eta honela aurkeztu digu protagonista: «Sormari, gazte erlijioso eta Etxalarko Didier misiolariaren eskuineko eskua, gainbeheran doa pixkanaka, Pascal Delacroixek Nagumeko bere misiora egiten dion bisita dela-eta....».

Elizondoko liburudendetan salgai paratu du eta bitxikeria gisa, barnean gutunazal bat sartu du, zigilu eta guzti, norbaitek liburuari buruz zerbait idatzi edo margotu nahiko balio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun