Azaroaren 30a, San Andres eguna, Azpilkuetan eta Zigaurren besta izan zen. Azpilkuetako zaindaria izanik, lehen herriko bestak orduan ospatzen ziren; gero, ordea, San Ferminetara aldatu zituzten. Meza batekin ospatu zuten eguna, eta larunbatean herriko elkartean afaria eta dantzaldia izan zuten. Zigaurren, berriz, ospakizuna larunbatera pasatu zuten. Bertako ermitan meza eta jarraian luntxa izan zuten.