Baztango Mendigoizaleak antolatuta, bi bideo emanaldi eginen dira hurrengo asteetan Arizkunenean. Hilaren 28an, Patxi Egillorrek De los Pirineos al Himalaya emanaldia eskainiko du eta urtarrilaren 4ko saioak 7 erratzuar Nepalen du izena. Biak ere 20:00etan izanen dira.