Cederna-Garalurrek prestatutako Nafarroako Mendialdea Dinamitzaile Planaren barnean, Baztani dagokion proiektua inauguratu zuten Otsondon azaroaren hondarrean, Cederna-Garalurreko ordezkariek, Baztango Udaleko agintariek eta Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo kontseilariak. Udalaren proiektu honen aurrekontua 69.594,20euroko izan da, eta %64,22a Kultura eta Turismo Departamentuak eman du. Ibilbide hauek Josu Cabodevilak eta Itziar Zabaltzak markatuak izan dira, eta «Baztango edesti aurreko oroitarriak» ezagutzeko aukera ematen dute, kanpotarrei zein bertakoei. 15 ibilbide dira, eta horretarako mapa bat kaleratu dute.
Hauek dira ibilbideak:
Aritzakun (Bertako eskola zaharra eta frontoia bisita daitezke. Maistrugain estazio megalitika dago. 13,8 kilometro)
Alkurruntz (zenbait megalito eta estazio sismografiko daude. 7,7 kilometro)
Elorrieta (Elorrietako estazio megalitikora xenda. 6,250 kilometro)
Xorroxin (Urjauzia eta basoa. 6,350 kilometro)
Iñarbegi (Iñarbegiko auzora bisita.14,025 kilometro)
Baztangoiza (Urdazubitik heldu den Donejakue bidearekin bat egiten du). Arizkungo plaza (12,215 kilometro)
Gaztelu Zokoa Amaiurko errotako presaraino (1,450 kilometro)
Elizondoa (Elizondoko kuartela eta Saskaitz iturria. 8,430 kilometro)
Beartzun (Beartzungo mendien barnat 13 kilometro)
Basabar estazio megalitikarat ibilbidea (7,630 kilometro)
Ibaineta (Ibainetako Zelaiako eskualde megalitikorat xenda. 5,100 kilometro)
Sorginen Bidea (Baztan eta Xareta arteko mugako mendiak. 12,940 kilometro)
Infernuko Errota ,Baztan eta Etxalar arteko muga (5,100 eta 7,7 kilometro)
Aratxuri Belateko Santa María ermita (1,950 kilometro)
Abartan (Basaburuako herriak. 12,770 kilometro).