Hamahiru hilabetetako lanen ondotik Elizondoko elizak ireki ditu ateak

TTIPI TTAPA 2007ko abenduaren 5a

Abenduaren 8an eginen dute inaugurazio ekitaldia

Elizondoko Santiago Elizak berriro ireki ditu ateak. Barrrenetik guztiz eraberritua dute, 600.000 euroko gastua eginez. 13 hilabetetako lanen ondotik abenduaren 8an eginen dute inaugurazio ekitaldia, eta bertzeak bertze, han izanen da Francisco Perez Iruñeko artzapezpikua. Eliza 1920an inauguratu zen lehenbizikoz, 1913an antzinako eliza uholdeek hondatu baitzuten.

Alde batetik zoladura berritu dute. Tarima zaharra kendu dute, eta irradiazio-berogailua jarri; galderak eta elektrrizitate sistema eraberritu dituzte eta zolan zeramika paratu dute. Barrualdea ere margotu dute. Iruña-Uharteko Beis Margoak-ek pintatu du barren aldea, eta Art3 enpresak erretaula zaharberritu du. Gisa berena, koroaren azpian bi horma-irudi margotu dituzte Ana Larrui eta Fernando Gorostidik.

Kristaleria eta organoa zaharberritzen

Bertzalde, aipatu, kristaleria eta organoa zaharberritzen ere ari direla. Lerro hauek idaztean oraindik bukatu gabe zegoen lana. Kristaleriarekin Oliten ari dira lanean, eta erromatar garaiko organoa moldatzen Murchanten.

Kanpokaldean ere konponketak egin dira. Hala nola, sarreran lauza berriak paratu dira, eta eliz atarian burdin sarea ere jarri dute. Lanak egiteko Artzapezpikuak %10eko dirulaguntza eman du; Vianako Printzea Institutuak ere erretaularen eraberritzea subentzionatu du eta Nafarroako Kutxaren Zuk aukeratu, zuk erabaki kanpainaren bitartez ere laguntza jaso da. Herritarrek auzolanean egindako lana ere haundia izan da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun