Bertze urtetan bezala Nafarroako Ikastolen Elkarteak, Ikaspilota Topaketa antolatu du gure eskualdean. Beti bezala bosgarren eta seigarren mailako ikastolako neska-mutikoak bilduko dira, Lesakako Tantirumairu, Berako Labiaga eta Baztan Ikastolako ikasleak. Aurtengoan, asteazkenean, azaroaren 28an izanen dute pilotan aritzeko hitzordua Elizondoko frontoian.
Goizeko 10etan ongietorria eskainiko zaie Bera eta Lesakako ikastoletako haurrei eta beroketa aginen dute denak batera. Ordu laureen beranduago, pilotariak txokotan banatu eta topaketa hasiko da. Aipatzekoa da Frontoia 5 txokotan banatuko dela eta bakoitzean joku ezberdín bat proposatuko zaiela neska-mutikoei. Txoko bakoitzean 10-15 minutu jolasten ibili ondotik, txokoz aldatuko dute. Epaile gisa edo beraiekin jolasean aritzeko Mikel Goñi, Iñaki Otxandorena eta Unai Apeztegia etorriko direla hitz eman dute.
11:30ean atsedenaldia izanen dute gosaria jateko. Hamabiak laureen guttian profesionales arteko partidotxoa jokatuko da eta 12:00etan pilotari profesionalek opariak banatuko dituzte eta agurra eginen da.
Pilotaren aitzakiaz harremanak sendotu
Nafarroako Ikastolen Elkartetik eta Baztan Ikastolatik garbi utzi nahi izan dute helburua ez dela txapelketa bat egitea edo pilotari onena zein den aukeratzea, helburu aberatsagoak baizik: pilotaz gozatzea, elkar ezagutzea, ikasleean arteko harremanak sortzea edo sendotzea eta azken finean, pilotaren aitzakiaz eta pilotaren inguruan kirolari bere garrantzia ematea.