Elizondon aurten inauguratu dute Foruzaingoaren egoitza eta erakunde hau hobe ezagutzeko, Elizondon Foruzaingoko jardunaldiak antolatu dituzte azaroaren 26 eta 27an, astelehen eta asteartean. Nafarroaren Egunaren barrenean antolatu dituzte topaketa hauek eta honako egitaraua izanen dute. Astelehen arratsaldeko 19:30ean, Arizkunenean mahaingurua izanen da, Foruzaningoko zenbait arloko txostenemaileak lau eremutan egiten diren zerbitzuak azalduko dituzte. Trafiko arloan, N-121 errepidearen arazoaz arituko dira; Ingurune arloan, ehiza, arrantza eta isurkinak izanen dituzte solasgai; polizia judizialaren arloan, lapurreta eta tratu txarrak izanen dituzte hizpide eta segurtasunari buruzko aholkuak ere emanen dituzte. Ekitaldi honetan, Foruzaingoaren aurkezpen ttiki bat eginen da eta Baztan bailarako kargodunez gain, denentzat irekia izanen da.
Ate irekiak asteartean
Asteartean, azaroaren 27an, 14:45ean San Francisco Javier ikastetxean ate irekien jardunaldia eginen da. Foruzaingoko unitate ezberdinetako tresnen erakusketa eginen da eta bertzelako ikuskizunak ere izanen dira. Honela, trafiko materialak, motoak, patrullak, ingurune, joku eta polizia zientifikoaren tresnak erakutsiko dira; bazkide karnetak ere eginen dira, argazkiekin. Ondotik, magia ekitaldia eginen da eta azkenik, helikoptero, moto gidatzen edo polizia-txakurren erakustaldiak ere ikusgai izanen dira.
Erakusketak frontoian izanen dira eta ikuskizunak jolastokian, eguraldiak laguntzen badu.