Baztan Futbol taldean 25 urtez egindako lana sarituz, Kirol Merituari emandako Zilarrezko Dominak jaso zituzten azaroaren 20an, Felix Gonzalez Uriarte eta Lander Santamaria Alcocer elizondarrek. Felix Gonzalezen kasuan, Nafarroako Futbol Federazioan egindako lana ere eskertu zen. Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidenteak banatu zituen zilarrezko dominak eta bi baztandarrekin batera, Nafarroa osoko bertze hainbat lagun saritu zituzten, Nafarroako Jauregiko Tronuaren Saloian egindako ekitaldian.