Gaspar Castellano historialariak Erratzuri buruz egin duen doktoretzari buruzko mintzaldia eskaini zuen Erratzuko Kastonea etxean: Erratzu en la hora baztanesa del XVIII. Iruritatik kanpo sortu zen baina bere haurtzaroa Iruritan pasatu zuen. Gaztaroan Zaragozara joan zen bizitzera, zuzenbide ikasketak egin eta Ejea de los Caballeroseko udaletxeko idazkaria izan zen. Politikan ere bere pausuak egin zituen: Zaragozako Diputazioko presidentea, Baztango Udaleko zinegotzia eta Nafarroako Parlamentuan ere eserita egon zen. Gure herrietako historia gustuko duen pertsona da, eta beti prest dago edonorekin gaiari buruz solasteko.