Suak erabat erre zuen azaroaren 19ko gauean Elbeteko Lekuederrea. Itxura denez, tximiniak berotutako kapirioren batetik sortu zen sua belarra edukitzeko erabiltzen zen ganbaran, eta zurezko egitura izaki, etxe osoan zabaldu zen. Suhiltzaileek gau osoan aritu ziren sua kontrolatzeko lanetan, baina suak erabat hondatu zuen baserria. Dena den, zorionez, etxean bizi diren lau bizilagunak onik atera ziren eta baserrian eta ondoko bi bordetan zituzten behi eta zaldiak ateratzeko astia izan zuten.