Santa Zezilia eguna zela eta, Baztan Musika Eskolak ateak ireki eta musika Elizondoko karriketarat atera zuen. 17:00etan bere egoitzatik abiatuz, Giltxaurdi, Jaime Urrutia, Txokotoko zubian barna ibili ziren, eta Antxitoneatik bueltatu ziren merienda goxo batekin akitzeko eguna. Eguberrien atarian, hurrengo ekitaldiak ere iragarri dituzte: abenduaren 18an Elizondoko zahar-etxean eta abenduaren 22an Elizondoko elizan (nahiz eta Arizkungo elizan iragarri, Elizondoko eliza obretan zegoelakoz).