Rakel Goñiren dimisio eskaera

TTIPI TTAPA 2007ko azaroaren 26a

Rakel Goñi NaBai taldeko zinegotziak laneko arrazoiak tarteko, dimititzeko asmoa azaldu zuen urriaren 9an idatzi baten bidez, eta hala, bere kargua betetzeko tramiteak egiten hasteko eskatu zuen. Baina NaBairen zerrendan ondotik heldu diren hiru lehenbizikoek kargua hartzeari uko egin zioten, Carlos Garaikoetxeak, Izaskun Etulainek eta Mirentxu Oiartzabalek. Horregatik badirudi, hutsik gelditutako kargua Miguel Angel Garaioa Muñoaren esku geldituko dela, hala onartzen badu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun