Baztango Udaleko Gobernu Batzordeak Magnaren proiektuaren inguruan duen proposamena aurkeztu du

TTIPI TTAPA 2007ko azaroaren 26a

Informazioan, eztabaidan eta kontsultan oinarrituko da

«Baztandarrek harrobiaren proiektuaren kontra eta alde daudenen baldintzak eta arrazoiak zein diren hurbiletik ezagutu ditzaten», Udaleko Gobernu Batzordeak bere proposamenaren berri eman du. Hala, iritzi «osatu, arrazoizko eta zuzena» biltzea da helburua, eta horretarako bortz ataletan bereizitako plana da aurkeztu dutena: Batetik, Informazio, Eztabaida eta Kontsulta Plana Batzar Nagusian aurkeztea da asmoa, eta eztabaidatu ondotik botazioa egitea.

Bigarrenik, «proiektuaren iritzi ezberdinen inguruko informazioa emanen da, eta lau kuarteletan eginen den bilkuretan eztabaidak eginen dira».

Hirugarren atala hausnarketarako izatea proposatu dute. Kuarteletan egindako bilkuren ondotik, «herrietako alkateei eta Batzar Nagusiari Batzarretan botatuko diren jarreren berri emanen zaie. Aldi berean, horren inguruan informazio kanpaina sakona eginen da».

Laugarren atalak 15 batzarretan herri kontsultak egitea aurreikusten du. Eta azkenik, bosgarren eta azken fasean, kontsultaren emaitza bildu eta Batzar Nagusira eramanen litzateke, eta hala, Udalaren plenoan berretsi eginen litzateke.

Udaleko Gobernu Batzordeak aukera hori «demokratikoena» eta Balleko araudiarekin bat datorrena dela dio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun