Baztan Futbol taldean 25 urtez egindako lana sarituz, Kirol Merituari emandako Zilarrezko Dominak jaso zituzten asteartean, azaroaren 20an, Felix Gonzalez Uriarte eta Lander Santamaria Alcocer elizondarrek. Felix Gonzalezen kasuan, Nafarroako Futbol Federazioan egindako lana ere eskertu zen.
Nafarroako Gobernuko presidenteak, Miguel Sanzek banatu zituen zilarrezko dominak eta bi baztandarrekin batera, Nafarroa osoko bertze hainbat lagun saritu zituzten, Nafarroako Jauregiko Tronuaren Saloian egindako ekitaldian. Miguel Sanzekin batera, Maria Isabel Garcia Malo, Nafarroako Gobernuko Gizarte Gaiak, Familia, Gaztedia eta Kirol kontseilaria eta Jose Javier Esparza Abaurrea, Nafarroako Kirol Institutuaren zuzendaria izan ziren ekitaldian.