Suak erabat kixkali du bart gauean Elbeteko Lekuederrea baserria. Ezagutzen ez diren arrazoiengatik, belarra kontzeko erabiltzen zen ganbaran hasi zen sua eta, zurezko egitura duenez, etxe osoan zabaldu da. Goizaldeko 2:45etik aitzinera hameka suhiltzaile aritu dira sua itzaltzeko lanmean, bi autobonba, eskailera eta zisterna baten laguntzarekin. Goizeko 8:45ean, itzaltze lanean segitzen zuten, kontrolpean izanagatik, oraindik erabat itzali gabe baitzegoen sua.
Etxean bizi diren lau bizilagunak onik atera dira eta baserrian eta ondoko bi bordetan zituzten behi eta zaldiak ateratzeko astia izan dute. Suak erabat hondatu du baserria.