Hasier Larretxearen ‘Azken Bala’ olerki liburua Artista Gazteen Topaketan saritua

TTIPI TTAPA 2007ko azaroaren 9a

Hasier Larretxea arraioztarrak 2007ko Artista Gazteen Topaketan hirugarren saria lortu du Azken Bala olerkia liburuarekin. Hau ez da bere lehen lana, 2005ean Bazaudete olerki liburua argitaratu baitzuen. Xorroxinen esatari ibilia, Baztango Udaleko Gizarte langile gero, gaur egun, FELGT Lesbiana, Gay, Bisexual eta Transexualen Estatuko Federazioko teknikaria da Madrilen. Saria Baluarten jasoko du hilaren 26an. Zorionak!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun