Juanjo Atxari omenaldia

Juana Mari SAIZAR 2007ko azaroaren 9a

TTIPI TTAPA

Elizondoko ferietako pilota partida hasi baino lehen, Juanjo Atxari omenaldi xumea eskaini zioten Baztango Udalak eta Baztango pilotazaleek. Egindako lana eskertzeko, Rakel Goñi Udaleko Ongizate zinegotziak oroigarria eman zion pilotari eta pilotazale baztandarren txalo artean. Juanjo Atxak 30 urte daramatza Baztango pilota eskolan lanean, eta honen fruituak lehenengo mailara ere iritsi dira. Baztandar aunitz bere eskuetatik pasatu dira, lan haundia eta isilia eginez. Zorionak!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun