Baztandarren Biltzarra Elkarteak kultur egitarau zabala antolatu du hurrengo hilabeteetarako

TTIPI TTAPA 2007ko azaroaren 9a

Logotipoa aukeratzeko lehiaketa ere zabaldu du; epea hilaren 30ean akituko da

Baztandarren Biltzarra Elkarteak ekitaldi andana antolatu ditu azaroatik abendura bitartean. Hitzaldiak, kontzertuak, bertso afariak, haur zein helduentzako tailerrak eta lehiaketak. Denetariko ekitaldiak daude egitarauan. Horien berri eguna hurbildu ahala emanen dizuegu. Hasteko, ortziral honetan, hilak 16, Palestina, 60 urte erresistentzian. Euskal brigadista batzuen lekukotasuna hitzaldia eskainiko dute Arizkunenean Nekane Madariaga eta Gorka Quevedok. Hurrengo ortziralean,hilak 23, ordu eta leku berrean, Baztandarrak Ameriketan bide emanaldia eta solasaldia eskainiko dute Ttipi-ttapa telebistakoek. Amerikako Estatu Batuetara egindako bidaian elkarrizketatutako hainbat baztandarren lekukotzak hurbilagotik ikusi eta aditzeko aukera izanen da. Azkenik, aipatu, azaroaren 30ean, ortzirala, Ruper Ordorikak kontzertua eskainiko duela Arizkunenean, 20:00etan.

Logotipo lehiaketa

Logotipoa aukeratzeko lehiaketa ere zabaldu du elkarteak, Baztango egileei luzatua. Lanak aurkezteko epea azaroaren 23an bukatuko da, eta interesatuek Baztandarren Biltzarra Elkartea, 22 P.K. 31700 Elizondo (Nafarroa) helbidera bidali edo Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean utzi beharko dituzte. Irabazleak 300 euro jasoko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun