hirugarren saria lortu du “Azken Bala” olerkia liburuarekin. Hau ez da bere lehen lana, 2005ean Bazaudete olerki liburua argitaratu baitzuen. Xorroxinen esatari ibilia, Baztango Udaleko Gizarte langile gero, gaur egun, FELGT Lesbiana, Gay, Bisexual eta Transexualen Estatuko Federazioko teknikaria da Madrilen. 720 euroko saria Iruñeko Baluarten jasoko du hilaren 26an.
Lehenbiziko saria Margarita Leoz Munillarentzat izan zen, “El telar de Penélope” olerki sortarengatik, bigarrena Mikel Rey-en “T: El gran proyecto” eleberriak eskuratu zuen eta, azkenik, hirugarren saria Hasier Larretxearentzat izan zen. Berea izan zen saritutako lanen artean euskaraz idatzitako bakarra.
Unai Elorriaga epaimahaiko presidente
Saridunek elkar ezagutzeko aukera izan zuten, Nafarroako Gaztediaren Institutuko zuzendariak, Ana Fríasek aurkeztutako ekitaldian. Literatur topaketa honetan, Unai Elorriaga, 2002ko Narratiba Sari Nazionalaren irabazlea, izan zen. Unai Elorriaga bera da epaimahaiko presidente eta bozeramailea. Epaimahaian Serafin Senosiain editorea, Angel Erro olerkilaria eya 2005eko Kritikaren Sari Nazionalaren irabazlea eta Susana Barragués idazlea eta kolumnagilea zeuden Unai Elorriagarekin batera.