Erdiz Bizirik Plataformak manifestazioa deitu du azaroaren 10erako

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 25a

Erdiz Bizirik pltaformak bigarren manifestazio baterako deialdia egin du, Batzar Orokorrak ikus dezan zer nolako ardura dagoen herritarren artean. Erdiz Bizirik plataforma eta beste zenbait talde lanean lanean ari dira, baina bada aunitz jende egitsmo honen aurka dagoena eta zerbait egiteko gogoa dutenez, hori bultzatu nahien eginen da. Azken Batzar Orokorrean gertatutakoa ikusita egin da deialdia. Erdiz Bizirik plataformak eskatzen du herriak hitza izatea eta horretarako garbiena herri galdeketa bat egitea da. Apostu handia da plataformarentzat, ez baita ziurra denek ezetzaren alde bozkatuko dutenik. Udalarekin ere bildu dira erreferenduma egiteko aukera aztertzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun