Sutea Arizkungo elkartean

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 11

Berriki susto ederra hartu zuten Arizkungo elkartean. Aspalditik Herriko Etxea denean hobetze lanetan ari dira. Kanpoko obrak akitzekin barnekoari ekin diote. Lagun bat lanean zegoen bitartean, kalefakzio kaldera martxan paratu zuten, piztuta utziz. Baina bat-batean su hartu zuen. Bertan zegoenak Oronoz-Mugairiko suhiltzaileei deitu zien. Beraiek itzaltzeko gai ez zirela ikusita, bere laguntzarekin suarekin akitzea lortu zuten. Bertan zegoen pertsona Elizondoko larrialdi zerbitzuetara eraman behar izan zuten, arnastutako kearengatik. Kalteak materialak izan ziren, berria paratua zuten eskailerak eta eskalaburua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun