26 urterekin Xorroxin irratiak behin betiko egoitza berria estreinatu du. Erratzuarra sortzez (1981), Elizondoko Fortenea, Saskaitz plaza, Iruritako Arribillaga, Elizondoko San Frantzisko Xabier ikastetxeko etxe-eskolan ibili da, eta joan den urriaren 12az geroztik Aita Donostia Karrikan, lehenagoko Albaitaritza enpresak zuen lokalean dago. Leku aldaketak zirela-eta, lan aunitzeko egunak izan dituzte langileek, material eta altzari guztiak bildu eta urduritasun eta ilusioz beterik egoitza berrira egin baitute salto. Xorroxin zintzo-zintzo egunero uhinetan egon da, nahiz eta tarteka etxea ipurdiz goiti izan.
Heldu den urtean, bazkidetza kanpaina berria abiatzeko asmoa dute gastuei aurre egiteko. Beraz, erne denak kanpainarekin. Bide batez, zorionak Xorroxin etxe berriarengatik.