Joan den urriaren 4an aurkeztu zuen Alkoholiko Anonimoak Elkarteak Baztanen sortu berri duen errekuperazio taldea. Aurkezpen ekitaldia informazio saio irekia izan zen, eta bertzeak bertze, Alkoholiko ANonimoak eta AL-anon (alkoholikoen senitartekoak) elkarteko ordezkariak, Baztango Udaleko ordezkariak eta eskualdeko osasun zentroetako arduradunak eta gizarte zerbitzuetako langileak egon ziren. Euren burua alkoholikotzat joz, esperientziak hurbiletik ezagutzeko aukera ere izan zen.
Euskal Herrian eta estatu espainiarrean aspaldidanik lanean ari den elkartea da Alkoholiko Anonimoak, eta Beran ere urteetako ibilbidea du. Urriaren 4ko aurkezpen egunean, Baztan aldeko beharra asetzeko bertze elkarte bat behar zela azpimarratu zuten bildutakoek. Bilkurak Bidelagunen egoitzan eginen dira, asteartero, 19:00etatik 20:30era. Informazio gehiagorako deitu 948241010 edo 609478341ra.