Feriak, azokak,merkatuak eta saltzaile anbulanteak

TTIPI TTAPA 2007ko urr. 11a, 13:07

TTIPI TTAPA

Baztan Solasean - Ahozko tradizioaren bildumatik hartua testua eta argazkiak Elizondoko merkatua. Ana Mari Marinek utzitzako argazkia. Foto Mena Elizondok egindako argazkia.

Merkatuak: nola joan, zer saldu (Almandoz)

Gero, bein karretera iñez oztik, pues, autobuse ibiltzen tzen ta... ta lenaoko autobus zarrek tar-tar-tar-tar-tar, ta ura eketan ta gañan izaten zuzten asentuek, oi, yarrite gateko. Ta, yendia gaten tzen, pues, Elizondora ta gaten tzen... merkature... zariak eta, olluakin ta ollaskuakin te merkature. Ta Elizondon, merka... oi... ark... arkupi oi... or, arkupeain parian, da plaza ttar ortan izeten zen merkatue. Eta antxe se... ni ere gan naiz arroltzia saltzera! Ni ere gan naiz arroltzia saltzera, bai, bai.Ya gazte-gaztia nitz... ez, gu geiena arroltziak ematen giñun. A, bai, ta gero, oi, gasna berriz Doneztebera, gasnak... saltzera Doneztebera.Oi, gasnain... merkadue izate zen Donezteben, baño an gaten giñen zaldiekin, abriek kargatu, ta aite ta biek eta benga, gasna saldu.

Nola ordaindu dendan (Ziga)

Bai, te aunitzek pues e... gauze igual arroltziakin, edo... ta igual kontue re ba aunitz utzi, te... oi ere bai. (...) Karo, etzu... ezpa... etzepaitzen izeten sosik itx(e)tan, ta yan bar tzen eunero. Ha! ¡amigo!

Eta nola pagatzen zen? edo noiz?

Bueno, fue! Segun, ola, aretxe bat saltzekin edo xerri be(t) saltzekin edo ola, orduan (irriak). Ta zemaitzuk igual paatu gabe utzi re bai..

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun