Batukada topaketa egin da aste hondarrean Arizkunen

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 8a

Euskal Herri osoko sei talde elkartu dira Bozateko Lamiarritan

Asteburu honetan batukada topaketa egin da Baztanen, Elizondon eta Arizkunen. Ortziralaen hasi zen topaketa eta sei taldek hartu zuten parte: Donostia, Txantrea, Iruña, Zubiri, Gasteiz eta Baztangoa. Talde guztiek jo zuten Lamiarritan, bakoitza bere aldetik. Larunbatean denak elkarturik ibilbidea Elizondoko Gaztetxean hasi zuten arratsaldeko 19:30ean. Ondotik behitiko karrikatik Virgiliora eta handik gaineko kalera pasa ziren. Ibilbidea plazan akitu zuten handik denak Lamiarritara joateko.

Larunbat eta igande goizean tailerrak egin ziren Lamiarritan, batukada nola jotzen den ikasteko. Larunbatean Zubiriko zuzendariak gidatu zuen eta igandean Donostikoak. Baztango batukada taldea ortziraletan arratsaldeko 20:30ean elkartzen da Gaztetxean. Saioak ordu t´erdi inguru irauten du eta irakaslea Donostiako Edu izaten da. Hamar bat laguneko taldea osatzen dute. Lehen aldia da batukada topaketa egin dela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun