Zabortegien gaia aspalditik dabil guztien ahotan. Europako arautegi berriak dioenez, zaborrak birziklatzeko planta bereziak sortu behar diraa, gaur egun irekiak dauden zabortegiak ixteko, ingurugiroan sortzen diren arazoengatik, kutsadura...Dagoeneko hauen itxierak data du, datorren urriaren 31. Baina gure eskualdean planta berezi hori non kokatuko den erabakitzeko dago. Bertan Bortziriak, Malerreka eta Baztango zaborrak bilduko dira. Hasieran Donezteben egitekoa zen, geografikoki tarteko puntua delakotz, baina azken unean Zozaiako Xolborro harrobi zaharrean egiteko asmoaindartu da. N-121A errepidearen bazterrean dago eta Iruñerriarekin ongi komunikatua.