Arizkungo Xubiltz taldeak antolatuta margo lehiaketa eginen da heldu den urriaren 28an. Margoak kanpoan, aire librean, marraztu beharko dira eta udazkena Arizkun eta Baztangoizan izanen da gaia. Irabazleak 600 euroko saria eramanen du. Lehiaketa 15 urtetik goitikoentzat dago zabalik eta 10:00etan emanen diote hasiera ekitaldiari. Izena egunean bertan eman beharko da, ordu bat lehenago. 14:30ean artistek bazkaria eginen dute, eta 17:00etan sari banaketa Xubiltzen egoitzan.