Ezbeharrak Gorramendin eta Erratzuko Meakan

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 1a

Iraileko azken ortzilerian, Gorramendiko mendian Baionako sei gazte galdu ziren lainopean. Goizeko 3ak aldera telefonoz laguntza eskatu zuten eta Foru Polizia, Oronozko suhiltzaileak eta Guardia Zibila euren bila gan ziren. Bi gazte 20 metroko amildegi batetik erori ziren; bat kamilaz atera behar izan zuten eta bertze bere kabuz lepokoa jarrita.

Oztopoak tarteko —helikopteroak zailtasunak zituen eguraldi txarrarekin—16:00ak aldera lortu zuten handik ateratzea. Bertzalde, Erratzuko Meakan 62 urteko gizon frantziarra bihotzekoak jota hil zen. Lagunek larrialdietara deitu zuten, baina medikuak ailegatzerako ezin izan zuten deus egin. Helikoptero bat hurbildu zen, erreskatean parte hartzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun