Erratzuko Eskolan egiten ari diren lanen ondorioz, Ertzuin Guraso Elkarteko kideok ohar honen bitartez gure seme-alaben segurtasunak sortzen digun kezka adierazi nahi dugu eta hainbat protesta plazaratu.
1- Irailaren 7an, ortzirala, ikasturtearen hasierako egun berean, ezustean topo egin genuen obra batzuen prestaketekin (andamioen instalakuntza). Jakin ere ez dakigu obrak noiz arte iraunen duen
2- Lan hauek eskola tenorean egin behar zirela ez genekien, ez Guraso Elkarteak ezta irakasleek ere. Jakin izatera eskolak emateko bertze toki bat bilatu eta atondua izanen genuen.
3- Eskola babesteko hartu diren segurtasun neurri bakanak (pasabide estalia sarrerako ateraino eta andamioetan jarritako sareak) gure kezka eta eskaeren ondorioz jarri dira. Halere, ez ditugu nahikotzat jotzen lanen garrantzia, teilatu osoaren moldaketa, kontutan hartzen baditugu: zaborra nahiz elementu arriskutsuen botaketa, zurak eraikinaren gainean zintzilik, pisu handiko makinariaren erabilera,...
4- Aipatu nahi ditugu Baztango Udalarekin harremanetan jartzeko izan ditugun arazoak. Baita Eskola Batzordeari ez zaiola moldaketa hauen berri eman ere.
5- Ez dakigunez afera honek zenbat iraunen duen, ardura norena den jakitea exijitzen dugu; Baztango Udala, Hezkuntza Departamentua, eraikuntza entrepresa,...
6- Erratzuko Eskolan egiten ari diren moldaketak ikasle eta irakasleen lan baldintzak beharrezkoak direla argi izanik, ontzat hartzen dugu teilatua berritzeko egiten ari den ahalegina, baina maistren lana, gurasoen kezka, eta gehienbat gure seme-alaben segurtasuna serioski kontutan hartzea eskatzen dugu.
Ertzuin - Erratzuko Eskolako Guraso Elkartea