Irailaren 15ean Japoniako eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) katedradunen topagune izan zen Arraioz. Euskal Herrian barna ibili dira hemengo herri kirolak aztertzen, eta horien artean, laxoa. Aditu taldearen arabera, laxoa pilota joko guztien aita da, eta garai modernoetara hobekien egokitu den modalidadea da. Jardunaldi gehienak Gasteizen egin baziren ere, Arraiozen Tiburcio Arraztoak jokoaren ezaugarriak azaldu zituen, eta bertzeak bertze, paxakari buruz aritu zen solasean. Ondotik, Arraiozko pilotariek eta Doneztebekoek laxoa partida jokatu zuten.