Mugak berrikusten

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 17a

Urtero bezala, Baztango Udaleko zinegotziek eta Udaleko mendi-guardek Baztan eta Lapurdi eta Nafarroa Beherearen arteko mugarriak berrikusi dituzte iraila erdialdean. Hiru egunez, Baztanek dituen 50 kilometroko mugak berrikusi dituzte; Sarako 56. zenbakiko mugarritik hasi, eta Senpere, Ainhoa, Ezpeleta (Lapurdi), Itxaso, Bidarrai, Baigorri, Banka, Aldudes eta Urepeleko 140.mugarriraino (Nafarroa Beherea).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun