Getariako Ksub urpekaritza zentroak antolatuta, urpekaritza ikastaroa eginen da Elizondon, heldu den asteartean, hilak 25, hasi eta urriaren 7a bitarte. Ikastaroak alderdi teorikoa eta praktikoa izanen ditu; batetik, material pedagogikoen bitartez, teorian jakin beharrekoa azalduko da, eta bertzetik, igerilekuan eta itsasoan praktikak eginen dira. Ikastaroa 12 urtetik goitikoentzat dago irekia eta 390 euro ordaindu beharko dira (material guztia kontuan hartuta). Ikastaroaren amaieran, munduan erabiliena den PADIren Open Water Diver nazioarteko titulua eskuratuko da. Izen emateko: 943 140185, 627930330 eta 678903678. Informazio gehiago www.ksub.net web orrian.