Herri ttikia izanagatik ere jendearen eta batez ere turisten arreta erakartzen du Amaiurrek. Uztailaren 26tik irailaren 2ra bitarte, ortzegun eta larunbatetan bi orduko bisita gidatuak egiten aritu dira, eta sasoi horretan 332 lagun pasatu ziren herritik. Hemendik aitzinera ere izanen da herria ezagutzeko aukera ere. Iraila bukatu arte ordutegiak berdin segituko du, ortzegun eta larunbatetan 11:00etan. Urritik aitzinera, ordea, larunbatetan 11:00etan eginen dira bisita gidatuak. Informazio gehiago nahi izanez gero, eta erreserbatzeko Serorategira deitu behar da, 948 453490 telefonora.