Hiru urteko 95 ikasle berri hasi dira Baztanen

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 17a

Ikasleendako uda akitu da eta berriz ere, ikastetxeetan mugimendua nabaria da.Agian ez denak aurpegia alaiekin, lehenbiziko aldiz eskolara ganen direlakoz.

Azken urte hauetan Baztango ikastetxeetan matrikulazio kopurua gora doa, eta zenbait ikastetxeetan gero eta nabariagoa da; espazio aldetik gero eta gela gehiago behar direlakoz, eta irakasle gehiago behar direlako.

Aurtengoan, 3 urteko 95 ikasle berrirekin abiatu du ikasturtea Baztanek: Amaiurren 2; Azpilkuetan 2; Erratzun 4; Arizkunen 9; Elizondoko San Frantzisko Xabier ikastetxean 28; Elizondoko Baztan ikastolan 22; Gartzainen 3; Iruritan 15; Arraiozen ez da 3 urteko ikaslerik hasi; Oronoz-Mugairin 6; Zigan 1 eta Almandozen 3.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun