Elizondon urpekaritza ikastaroak

TTIPI TTAPA 2007ko ira. 13a, 12:17

Getariko Ksub urpeko zentroak urpekaritza ikastaroa antolatu du Elizondon. PADIren Open Water Diver ikastaroaren bidez, mundu osoan erabiltzaile gehien duen irakaskuntza sistema erabiliko da urpekaritzan sartzeko.

Ikastaro honi esker, itsasoan murgiltzeko beharrezkoa den guztia ikasteko aukera izango da, eta hartara, ez da irakasle baten beharrik izango.
Ikastaroaren osagaiak hauek dira:
Teoria: bost teoria modulu ditu, eta irakasleak bideo edo bestelako material pedagogikoen bidez, ikasleak jakin beharreko alderdi guztiak azaltzen ditu.
Ikasleek urpekaritza teknikak ikasten dituzte, eta horrenbestez, murgiltzeak euren kabuz planifikatzeko, eta munduko edozein itsasotan urpekaritzan aritzeko gaitasuna lortzen dute.
Praktikak: bost modulu egiten dira igerilekuan, eta lau murgiltze itsasoan. Azken horiek itsasontzian egiten dira, eta murgiltze gune desberdinetan.

Ikastaro honetan parte hartzeko gutxienez 12 urte izan behar dira, bi argazki eraman behar dira eta urpekaritzako osasun ziurtagiria.

Eskola teorikoak eta igerilekuko praktikak akitzean, 4 murgiltze egingo dira itsasoan, azken hirurak itsasontzian. Ikastaroa akitzean, PADIren Open Water Diver nazioarteko titulua eskuratuko dute.
Ikastaroa irailaren 25ean hasi eta urriaren 7an bukatuko da.
Irailaren 25ean material pedagogikoaren banaketa egingo da, 27an lehenengo modulu teorikoa emango da, urriaren 1ean lehenengo modulu praktikoa Elizondoko igerilekuan, 2an bigarren eta hirugarren modulu teorikoa, 3an bigarren eta hirugarren modulua igerilekuan, 4an laugarren eta bosgarren modulu teorikoa, 5ean laugarren eta bosgarren modulua igerilekuan, 6an lehenengo eta bigarren irteera itsasora Getarian eta 7anhirugarren eta laugarren irteera itsasora Getarian.
Ikastaroa 390 euro kosta da. Informazio gehiago www.ksub.net web orrian edo 943-140185, 627-930330 edo 678-903678 telefonoetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun