Udako ikastaroak Elizondon

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 13a

Nafarroako Unibertsitateak Elizondoko Arizkunenea kultur etxean irailaren 17tik 20ra “Ingurumena: sostengagarritasunerako erresto handiak” izeneko ikastaroa emango du.

Ingurumenarekin lotura duten gaien inguruko informazioa gure bizitzan present ditugu. Egunero komunikabideek gizakiaren ekintzak naturarengan eragiten duena islatzen dute, hala nola, bioaniztasunaren galera, aldaketa klimatikoa edo ozeanoen ustiapen handia. Hortaz, garai batean zientzialariek garatzen zituzten gaiak herritarren artean arruntak bilakatu dira.

Hau dela eta, ikastaro honen bidez ingurumenaren gai garrantzitsuetan lehen pausuak emateko aukera bada. Adituek egingo dituzten aurkezpenen eta eztabaiden ondotik, ingurumenaren erronka nagusienen ulermenerako gakoak eskainiko dira.
Ikastaroa ingurumena gaia lantzeko interesa dutenei bideratuta dago, ez zehazki formakuntza berezi bat dutenei.

Irailaren 17an arratsaldeko 16:30ean inaugurazio ekitaldia egingo da. 16:45ean Jesus Miguel Santamaria, Nafarroako Unibertsitateko kimika eta edafologia departamentuko kideak, “ Kutsadura atmosferikoa eta bere ondorioak” izeneko hitzaldia emango du.
17:30ean atsedenaldia egingo da. 18:00etan Arturo Ariño, Nafarroako Unibertsitateko zoologia eta ekologia departamentuko kideak, “Aldaketa klimatikoa” gaia landuko du.18:45ean eztabaida saioa izango da.

Irailaren 18an arratsaldeko 16:30ean Azti-Tecnaliako Juan Baldek, “ Ozeanoen egoera: kutsadura eta arrantzaren gehiegizko ustiapena” izenburuko hitzaldia emango du.
17:15ean atsedenaldia egingo da. 17:45ean Luis Sanz, Navarra de Medio Ambiente Industrial, S.A. kideak, “Ur kontinentalen kalitatearen arazo larrienak”. 18:30ean mahaingurua egingo da.
Irailaren 19an arratsaldeko 16:30ean Rafael Jordana, Nafarroako Unibertsitateko zoologia eta ekologia departamentuko kideak, “Bioaniztasuna mehatxaturik dago?” gaiaren inguruan mintzatuko da. 17:15ean atsedenaldia egingo da. 17:45ean Julia Palacios, Nafarroako ingurumen kudeaketa, mintegi eta birpopulazio elkarteko kideak “Babestutako natur espazioa” gaia landuko du. 18:30ean eztabaida izango da.
Irailaren 20an arratsaldeko 16:30ean Juan Jose Pons, Nafarroako Unibertsitateko geografia eta lurraldearen antolamendua departamentuko kideak, “Ingurumen arazoen aurrean dagoen gizartearen erantzuna” hartuko du. 17:15ean atsedenaldia egingo da. 17:45ean Cederna-Garalur garapen agentziako Gabriela Ordunak, “Sustengagarritasunerako hezkuntza. Etorkizun hobe bat lortzeko pertsonak prestatu” izenburupeko hitzaldia emango du. 18:30ean mahaingurua egingo da eta 19:00etan ikastaroen amaiera ekitaldia egingo da.
Izen ematea irailaren 17a arte egin daiteke 948-425610 telefonoan, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean edo www.unav.es/cursosdeverano helbide elektronikoan. Ikastaroa dohainik izango da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun