erran.eus

Baztanen mugarrien behaketa hasi da

  Gizartea  Baztan

Urtero Baztango udalak bere lurren mugak behatzen ditu Lapurdi eta Behe Nafarroako 10 herriekin.
Espainia eta Frantzia arteko 1856. urteko mugen tratatuak ezarritakoaren arabera egiten da behaketa hau.

Ohitura denez, ikuskapena 56. mugan hasi da Sarako mugan eta asteartean jarraipena izango du, ostegunean bukatzeko 140.mugarrian Urepelen.
Hiru egunez, Baztango udaleko ordezkariek eta Iparraldearekin muga egiten duten 10 udaletako ordezkariek mugarriaren egoera eta kokapena aztertzen dute. Denetara 52, 114 kilometrotako mugak ditu Baztanek Iparraldearekin.
Behaketan Urdazubiko udalkideek ere parte hartzen dute, 70 eta 74 mugarri artean Senpere eta Ainhoarekin muga egiten baitu udalerri honek.

Orain zenbait urte arte abuztuan egiten zen mugarrien azterketa, baina bi aldeek adostuta, irailera pasatzea erabaki zen.
Baztango alkate, zinegotzi eta mendizainek hiru egunez egiten dute ikuskapena eta udalen arteko anaitasun loturak estutzeko balio izaten du.

Orokorrean ez dira arazorik gertatu miaketa hau egin izan denean, baina zenbatetan ordezkariek mugarriren bat hautsita topatu izan dute denboraren poderioz izandako eraginagatik, gizakiek egindako kalteagatik edo eguraldiaren ondorioagatik.
Behaketa mota hau ere egiten da Gipuzkoa, Huesca eta Kataluniako bertze zenbait herrietan, eta baita ere Portugalekin muga egiten dutenetan. Baina azken urteetan Kataluniako zenbaitek uko egin diote behaketari bere naziotasun ideiarekin bat ez datorrelako.

Baztanek muga egiten du Sara, Senpere, Ainhoa, Ezpeleta, Itxasu, Bidarrai, Baigorri, Banka, Aldude eta U7repelekin.
Astelehenean Sarako mugarriak aztertuko dira, hau da, 56.etik 67ra, Senperekoak eta Ainhoakoak, Urdazubik 70etik 74era eta Baztanek 68, 69, 75 eta 76ak, Ezpeletako 76a eta Itxasukoak 77tik 81era.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa