Kanal ireki batek Arraiozen uholdeak murriztuko lituzkeela ebatzi dute adituek

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 6a

Tragsa enpresa publikoak Arraiozen uholdeak saihesteko txostena bidali dio Baztango Udalari

Maiatzaren 4ko uholdeek kalte haundiak eragin zituzten Baztanen, eta gehien kaltetutako herrietako bat Arraioz izan zen. Hala, etorkizunean izan daitezkeen uholdeei aitzin egiteko, neurriak hartu nahi dituzte. Udalak eskatuta, Tragsa enpresa publikoak Arraiozen uholdeak saihesteko azterketa egin du, eta horren arabera, neurririk egokiena, ibaiari kanal ireki bat egitea litzateke, Mardea auzotik pasatzen den lekuan. Gisa berean, arriskutsuenak diren zatietan bazterrak egonkortzea ere aholkatu du aditu taldeak txostenean.

Kanala lur azpian egitekotan, berriz, ibaiak eraman dezaken solidoaren pisua aintzat hartzeko gomendioa ere luzatu dio Udalari. Azken aholku gisa, sedimentuei eusteko egitura bat eraikitzea ere ongi legokeela dio azterketak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun