Japoniako katedradunek Arraioz bisitatutako dute irailaren 15ean

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 5a

Laxoari buruzko jardunaldien barne etorriko dira

Irailaren 15ean Japoniako eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) katedradunen topagune izanen da Arraioz. Euskal Herrian barna ibiliko dira hemengo herri kirolak aztertzen, tartean, laxoa. Aditu taldearen arabera, laxoa pilota joko guztien aita da, eta garai modernoetara hobekien egokitu den modalidadea. Jardunaldi gehienak Gasteizen eginen badira ere, Arraiozen Tiburcio Arraztoak jokoaren ezaugarriak azalduko ditu, eta bertzeak bertze, paxakari buruz mintzatuko da. Ondotik, herritarrek eta Doneztebekoek partida jokatuko dute elkarren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun