Arrakasta haundia izan dute orain arte Amaiurren egindako bisita gidatuek

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 4a

Urritik aitzinera larunbat goizetan eginen dira

Herri ttikia izanagatik ere jendearen eta batez ere turisten arreta erakartzen du Amaiurrek. Uztailaren 26tik irailaren 2ra bitarte, ortzegun eta larunbatetan bi orduko bisita gidatuak egiten aritu dira, eta sasoi horretan 332 lagun pasatu dira herritik. Hemendik aitzinera ere izanen da herria ezagutzeko aukera. Iraila bukatu arte ordutegiak berdin segituko du, ortzegun eta larunbatetan 11:00etan. Urritik aitzinera, ordea, larunbatetan 11:00etan eginen dira bisita gidatuak. Informazio gehiago nahi izanez gero, eta erreserbatzeko Serorategira deitu behar da, 948 453490 telefonora.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun