Dantzari Eguna Iruritan

Utzitako argazkiak 2007ko irailaren 3a

TTIPI TTAPA

Abuztuko hirugarren igandean Iruritan Dantzari Egune ospatu zen. Aurten eguraldiak ez zuen lagundu eta dantzak plazan izan beharrean Aranabia frontoian izan ziren. Harmailak beteta ,12:00etan hasita ordu batez herriko 60 dantzari txistularien laguntzarekin (Xavier Ripa, Xavier Urtasun eta Maki eta Cristina Urtasun ahizpak) ikuskizun polita eskaini zuten bertaratu ziren ikusle guztiei. Aipatu behar da, lan guzti hau aintzinerat ateratzeko Maribel San Jose, Isabel Elizaintzin, Pili Urrutia, Mª Cruz Goñi eta Amadeori esker izan dela. Iruritan D. Jesus Jaimerenaren garaitik, bere lan haundiari esker, pilota (laxoa, erremontea, Joko-garbi…), musika eta dantzariak izan dira beti eta sendotu egin dira gaur artio. Eguerdian ehun lagun bildu ziren zikiro-jatean, giro ederrean Mendiberri akordiolariarekin. Ikasturtean dantza ikastaroa izanen da, bai mutiln bai neska, interesa duenak Maribelekin harremanetan paratu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun