Udako oporrak baliatuz, obrak egin dituzte sei ikastetxetan

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 3a

Udalak 450.000 euroko inbertsioa egin du lan horiek bideratzeko

Opor garaia aprobetxatuz Baztango sei ikastetxetan eraberritze lanak egin dituzte uda honetan. Zehazki Amaiur, Irurita, Arizkun, Elizondo eta Erratzuko ikastetxe publikoak eta Baztango Ikastola dira moldatu dituztenak. Aurrekontua 450.000 euro baino gehiagokoa da, eta horren %65a Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak emanen du, 260.357,62 euro, hain zuzen.

Amaiurko eskolan psikomotrizitate gela bat egiteko izan da dirulaguntza (74.014 euroko aurrekontua eta laguntza 48.109 eurkoa), Iruritan lokal bat ikasgela izateko egokitu da (aurrekontua 36.435 eurokoa izan da eta dirulaguntza 23.683koa), Arizkunen beheko solairuan egin dira obrak (80.262 euroko aurrekontuaren erdia baino gehiago hartu da, 52.170 euro). Elizondoko San Francisco Javier ikastetxean itxiera barrutia ordezkatu dute (aurrekontua 88.745 eurokoa, eta laguntza 57.684koa) eta Erratzuko eskola publikoan fatxada pintatu eta estalkia eraberritu dute (121.092 euroko aurrekontutik 78.710 euro hartu dira). Baztan Ikastolaren kasuan beharrak eta proiektuak haundiagoak izan arren, behar gehiena zuten batzuk egin behar izan dituzte. Izan ere, kasu hauetan ez da laguntzarik jasotzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun