Ordu bateko aparkamentua, gehienez ere

Utzitako argazkiak 2007ko irailaren 3a

TTIPI TTAPA

Leku guztietan autoak aparkatzea arazo larra bihurtu da, alde batetik ibilgailu kopuruarengatik eta bertzetik, leku guztietako ateraino ailegatu nahi dugulakoz. Elizondon aspaldiko partez soluzio bat eskatzen zen, batez ere merkatarien aldetik. Hauen eskaera kontuan hartuz, plazako aparkalekuan eta Axular karrikan, Santxotena jatetxea parean,alegia, ezin da aparkatu ordu bat baino gehiagoz, bertzenaz isuna jarriko da. Horrela, plaza inguruan errezago izanen da aparkatzea. Neurri hau martxan paratu zenean jendea ustekabean harrapatu zuen eta haserre bat baino gehiago sortu zuen isuna jasotzerakoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun